2008/11/17

ZATOZKIT

Zatoz maitetxo; zu baino beste
maiterik inon ez dut nik;
nere gogoak ez dauka, izartxo,
zu beste itxaropenik.
Nik zu bezala, zuk ere asko
maite nauzula badakit;
goazen, ba, usotxo bihotzekoa,
mendi-kabira zatozkit.

Erantzun galderak:
- Zenbat silaba dituzte 1., 3., 5. eta 7. lerroek?
- Zenbat silaba dituzte 2., 4., 6. eta 8. lerroek?
- Zein dira 2., 4., 6. eta 8. lerroen bukaerako hitz hoskideak?
- Zein da testuaren gaia?
a) heriotza
b) mendizaletasuna
c) maitasuna
- Zein bi irudi erabiltzen ditu poetak bere maitea aipatzeko?
a) izarra
b) kabia
c) mendia
d) usoa

BAKARRIK GAUEZ

Bakarrik nago zelaian;
animalia ttikiak nonahi.
Bakarrik nago zelaian;
landare ttikiak nonahi.
Bakarrik nago zelaian;
soinu ttxikiak nonahi.
Ez nago bakarrik zelaian.


Erantzun galderak:
- Aditzaren zein pertsona erabiltzen da?
- Nork hitz egiten digu?
- Poetak bere benetako pentsamenduak edo sentipenak adierazten al ditu, zure ustez?
- Zer sentsazio azpimarratu nahi du poetak? (hautatu erantzun bat)
a) erabateko bakardadean dagoela
b) Bakardadean dagoela pentsatu arren, animalia, landare eta soinu ttikiak dituela lagun.
c) Animaliak, landareak eta soinuak gogaikarriak direla bakarrik gaudenean

ALEX

Margak erizain ona izango balitz jakin beharko luke Ninaren gaixotasunaz, Ninak ezkerreko hankan daraman tramankulu horren zergaitiaz...gainera nik ez dakit oso ondo Ninari hankan zer gertatzen zaion. Nik bakarrik dakit urte pare batean-edo erabili beharko duela katxarro hori, betikoa ez dela, hori erabiliz kaderako hezurra sendatuz joango zaiola...Hori da, behintzat, egun batean Ninak kontatu zidana.
Hasieran, arraroa egiten zitzaidan herren baten ondoan joatea; orain, egia esanda, ahaztu egiten zait eta korrika egiten hasten naizenean, itxaron egin behar izaten dut, eta begira geratzen natzaio, grazia egiten dit oso ibilera berezia duelako, oso airosoa, tramankulu eta guzti.
Atzo, Margak xake-taula ekarri zidanean egundoko poza sentitu nuen, bihotza saltoka hasi zitzaidan kanguro bat izango balitz bezala, baina disimulatu egin nuen, eta berriro galdezka hasi nintzaion ea zergatik ezin zuen Nina ospitalera ekarri. Haurra delako, esan zidan eta haurrek debekatuta dute ospitalera etortzea...
-Ez dago deretxorik!-esan nion nik haserre.
1.Erantzun galderei.
a. Nor da irakurri dugun testuaren egilea?
b. Aditzaren zein pertsonatan dago kontatua?
c. Zein ikuspegi erabiltzen du idazleak Alexen gorabeherak kontatzeko?

ingelesa



Hau da hirugarren unitateko bigarren abestia

ingelesa


Hau, Ingeleseko hirugarren unitateko lehenengo abestia da.

nola egin malabareak? pilotak

euskara

Kaixo lagunak:

Euskarazko ariketak lantzeko adibidez: aditz trinkoak, deklinabideak... orrialde honetan hainbat ariketa aurkitu ahal izango dituzue. Ariketak bertan egin daitezke eta zuzenean zuzentzen dira.

http://www.euskaljakintza.com/